Eszeptizismo zientifiko
Eszeptizismo zientifikoa edo eszeptizismo arrazoitua prozesu zientifiko modernoaren funtsezko osagaia da. Izan ere, prozesu zientifikoa, neurri batean, eszeptizismoaren aplikazio metodologikoagatik bereizten da, horren helburua fenomeno naturalak froga-berme handiagoaz ulertzea izanik.
Zientzia modernoaren eszeptizismo zientifikoa ikertzaile-komunitate batek aplikatzen du; ez da nahikoa ikerlari batek ondorio zehatz bat babestea, aurkikuntza zientifikoak beste zientzialari batzuek behin eta berriz onartu behar baitituzte (komunitate zientifikoan jarraitzaileak irabazi nahi badituzte). Zientzialariek egiten dutenaren zati bat ondorioak probatu, aztertu eta, justifikatuta dagoenean, errefusatzea da, haiek egonkortzat onartu aurretik. Gauzak horrela, prozesu zientifikoa lehiaketa enpiriko mota bat da.[1]
Eszeptizismo zientifikoaren helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira prentsaren eta hedabideen bidez zabaldu diren mezu eszteptikoak. Hona hemen pentsamendu korronte horren helburu batzuk:
- Homeopatia
- Ufologia
- Andre Mariaren agerpenak
- Mirarizko sendaketak
- Etorkizuna igartzeko metodoak: astrologia, tarota...
- Kreazionismoa
Eszeptiko asko ateoak badira ere, beste asko erlijio sinismenak dituzte. Asko eta asko zientzia dibulgazio munduan aritzen dira.
Eszeptiko ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ann Druyan zientzia dibulgatzailea, Planetary Society burua. Druyan Carl Saganen alarguna da.
- Ben Goldacre, The Guardian egunkariaren Bad Science zutabearen egilea.
- Carl Sagan, zientzia dibulgatzailea.
- Daniel Dennett filosofo amerikarra.
- Douglas Hofstadter, The Skeptics Society elkartearen partaidea, ikertzailea.
- Eugenie Scott, antropologo, idazle, irakasle estatubatuarra.
- Isaac Asimov, idazlea.
- James Oberg, ufologo eszeptiko.
- James Randi, azti profesional, iruzur paranormalen ikertzailea.
- Jerry Andrus, ilusionista.
- Joe Nickell, fenomeno paranormalen ikertzailea.
- Kendrick Frazier, Skeptical Inquirer elkartearen partaidea.
- Mario Bunge, irakasle, fisikari eta filosofo argentinarra.
- Martin Gardner matematikaria.
- Michael Shermer, idazle, historialari eta aurkezkea.
- Milbourne Christopher, CSICOP erakundearen sortzaile bat.
- Neil deGrasse Tyson, astrofisikari eta zientzia dibulgatzailea.
- Paul Kurtz, CSICOP erakundearen sortzailea.
- Peter Mansfield, mediku australiarra, Healthy Skepticismren zuzendaria.
- Phil Plait, astronomoa.
- Philip J. Klass, ufologiaren ikertzailea.
- Ray Hyman, parapsikologiaren ikertzailea.
- Rebecca Watson, idazlea.
- Richard Dawkins zoologoa, kreazionismoarekin oso kritikoa da.
- Robert L. Park, fisikari eta zientzia dibulgatzailea; Voodoo Science liburuaren egilea.
- Robert Todd Carroll, Skeptic's Dictionaryren egilea.
- Sam Harris, filosofo, neurozientzilaria.
- Stephen Barrett, medikuntza alternatiborekin kritikoa.
- Susan Blackmore parapsikologo, idazle eta hizlaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Pentsatzeko gonbita, zientziaren eskutik" Josune Zarandonaren artikulua Goierriko Hitzan, 2021/05/07.
- Jon Urzelairen Pentsatu, ez sinistu irratsaioen grabazioak.
- (Ingelesez):The Skeptic's Dictionary – Robert Todd Carroll, gai desberdinei buruzko artikulu asko ditu.
- (Ingelesez):A skeptical manifesto – Michael Shermer, eszeptizismo zientifikoaren azterketa filosofikoa.
- (Ingelesez):Proper Criticism – Ray Hyman egilearen proposamenak.
- (Ingelesez):New England Skeptical Society Newsletter Articles
- (Ingelesez):sci.skeptic FAQ
- (Ingelesez):Les Sceptiques du Québec.